→Basauri

II. Lasterketa Solidarioa antolatu du Bridgestone enpresak ekainaren 12an

basauri lasterketa solidarioa 2016 bridgestone amaia sastre

Ekainaren 12an, igandez, Basauriko Bridgestone enpresak antolatutako II. Lasterketa Solidarioa ospatuko da. Aurten bilduko den dirua Amaia Sastre gaztea laguntzeko izango da

Ekainaren 12an, igandez, Basauriko Bridgestone enpresak antolatutako II. Lasterketa Solidarioa ospatuko da. Aurten bilduko den dirua Amaia Sastre gaztea laguntzeko izango da, urritasun larria pairatzen duena. Sastreren aita Bridgestoneko langilea da eta aurreko edizioan bezala langileen familiak laguntzeko helburua du ekimen solidario honek.

Lasterketa 11:00etan izango da eta bi ibilbide aukera ditu: 10 kilometro edo 3, 8 kilometro. “Familia guztiek parte har dezakete, ibilbidea ez baita zailegia izango“, diote antolatzaileek. Bridgestonetik izango da irteera eta ondorengo eremuetatik igaroko da: Artunduaga kiroldegia, Mercabilbao, San Migel (Uriartetik), Garbigunea, Soloarte eta Artunduaga.

Lasterketa herrikoi honetan parte hartu nahi duenak izena eman behar du www.herrikrossa.com webgunean eta 8 euro ordaindu behar ditu -jasotako diru guztia dohaintzan emango zaio Amaia Sastre gazteari-. Era berean, bestelako dohaintzak egiteko aukera dago: Fundación Alfonso Líbano Firestone – Bankinter: ES23-0128-0300-2301-0013-3767

14.621 euro jaso zituzten iaz

Iaz I. Lasterketa Solidarioa antolatu zuen Basauriko Bridgestonek eta Gaizka Hernandez umearen aldekoa izan zen (Angelman Sindromea). 350 parte hartzaile bildu zituen lehenengo edizioak eta guztira 14.621 euro bildu zituen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak