→Basauri

II. Truke Azoka ekainaren 22an Basozelaiko jaien egitarauaren barruan

basauri truke merkatua basozelai 2014 sagarrak

Kontsumo Arduratsuaren aldeko Kanpainaren barruan kokatzen da truke merkatua. 17:00etatik 20:00ak arte egongo da zabalik Zortziko plazan.

Ekainaren 22an, 2015eko Kontsumo Arduratsuaren aldeko Kanpainaren barruan, II. Truke Merkatua ospatuko da Basaurin. Zehazki, Basozelaiko San Joan jaien programazioaren barruan kokatuko da ekimena. Horiek horrela, “Jaietan gure ganbarako altxorrak kalera!” leloa jarri diote bigarren edizio honi Sagarrak, Dorretxe eta Ekologistak Martxan taldeko kideek.

Iaz bezala, Zoztziko plazan izango da truke merkatua astelehenean 17:00etatik 20:00etara. “Egun horretan dirua ez duzu behar izango. Liburuak, diskak, arropa, jostailuak eta ideiak, esperientziak edo propasamenak trukatzeko aukera izango duzu“, diote antolatzaileek. Gainera, “Zero Zabor” erakusketa ere zabalik egongo da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak