→Basauri

Iñaki Montes basauriarra libre utzi dute 2014ko Troikaren kontrako protestengatik

bilbo troika 2014 manifestazioa

5 urteko kartzela zigorra eskatzen zioten Montesi: bi desordenak sortzeagatik eta beste 3 agintaritzaren aurkako atentatua leporatuta. Gaur, libre utzi dute

Troikaren aurka Bilbon 2014ko martxoaren 3an egin ziren protesten harira, bi lagun absolbitu dituzte eta beste batek 6 hilabeteko isuna ordaindu beharko du. Libre geratu direnen artean dago Iñaki Montes basauriarra (gaur egun Laudioko JEZ enpresako langilea).

5 urteko kartzela zigorra eskatzen zioten Montesi: Fiskalak 2 urte desordenak sortzeagatik eta beste 3 agintaritzaren aurkako atentatua leporatuta. Gainera, 12 hilabeteko isuna ezarri nahi zioten eta 213.000 euroko kalte ordainak. Gaur bertan Montesi jakinarazi diotenez, leporatzen zizkioten karguetatik libre geratu dela. “Muntaketa polizial bat izan zela ikusi dute epaileek”, dio Iñaki Montesek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak