→Basauri

Indarkeria Matxistaren Aurkako Tokiko Plana aurkeztuko du Basaurik

basauri marienea

2017 eta 2020 urte bitarteetan zehazteko plana izango da eta horretarako jardunaldiak antolatu dituzte abenduaren 15ean eta 16an Marienean.

Abenduaren 15ean eta 16an Indarkeria Matxistaren Aurkako Tokiko Plana aurkeztuko dute Basaurin. 2017 eta 2020 urte bitarteetan zehazteko plana izango da eta horretarako jardunaldiak antolatu dituzte Marienea Basauriko Emakumeen Etxean.

Andoni Busquet Basauriko alkateak, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Asier Iragorri Berdintasuneko zinegotziak emango diete hasiera jardunaldioi, eta Udaleko zein Emakundeko teknikariak, eta ibilbide oparoko profesionalak batuko dira bertan, indarkeria matxistari buruz eta horri aurre egiteko moduei buruz hausnartzeko eta Planaren hiru ildo estrategikoetan sakontzeko. Hauek dira: sentiberatzea, prebentzioa eta kontzientzia hartzea; arreta integrala, suspertzea eta ahalduntzea; eta, salaketa publikoa, oroimena eta kaltea konpontzea.

Dagoeneko 100 pertsona inguruk eman dute izena Indarkeria Matxistaren Aurkako Basauriko Tokiko Plana 2017-2020 aurkezteko jardunaldietan. Berdintasun kontseiluak atzo onetsi zuen Plana aho batez eta abenduaren 29ko Osoko Bilkuran aurkeztuko zaio Udalbatzari.

Jardunaldien programa hemen irakurgai: Indarkeria Matxistaren Aurkako Basauriko Plana 2017-2020 – Jardunaldiak
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak