→Basauri

4.000 lagun inguru bildu dira Bilbon Iñigorentzat justizia egin dadila eskatzeko

Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren epaiaren edukia eta “Ertzaintzaren inpunitatea” salatu dute Justizia Auzitegitik abiatu eta Jaurlaritzako egoitzan amaitu den manifestazioan. 

4.000 lagun inguru batu dira Bilbon ‘Iñigo, injustizia’ zioen pankartaren atzean. Manifestariek “Ertzaintzaren inpunitatea” salatu dute, “justizia Iñigorentzat” oihu etengabeen artean. Sei urteren buruan epaiak eurek ziotena berretsi duela adierazi dute Iñigoren lagunek, “baina sei inputatutatik bakarra zigortu dutela ikusita” uste dute garbi geratu dela “Ertzaintzak edonor hiltzeko inpunitatea duela” eta “erantzukizunik ez dutela”. Manu Cabacas eta Fina Lizeranzu gurasoekin batera izan da Jone Goirizelaia euren abokatua.

Azaroaren 29an egin zen publiko Iñigo Cabacasen heriotzaren auziaren epaia: bi urteko espetxe zigorra eta lau urteko inhabilitazioa ezarri zioten Juan Jose de Pablo ertzainari eta gainerako bost agenteak absolbitu egin zituen epaileak.

Iñigoren lagunek salatu dute Aldekoaren dimisioa “berandu” datorrela eta “bere burua zuritzeko” asmoa duela.Halaber, Ertzaintzako buru ohiaren idatzian “protokoloen praxi okerren autokritika nabarmena” egiten dela azpimarratu dute, eta ondorioz, Aldekoa ez dela “dimititu behar duen bakarra”, hala egin beharko lukeela “bere arduradunak” ere, Estefania Beltran de Herediak, baita inputatua izan ez den ‘Ugarteko’k ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak