→Basauri

Iraila festetarako prest

basauri kareaga jaiak 2015 jaitsiera 6

Kareagako jaiak bukatu eta Ugaokoek hartu dute txanda. Tartean, Galdakaoko santakurtzak ate joka dabiltza, baita San Migelgo eta Basauriko jaiak ere.

Iraila heldu da eta harekin batera, Hego Uribe eskualdeko zenbait herri eta auzoetako jaiak. Basauriko Kareaga auzoak lehen pausoa eman zuen hilaren 4tik 6ra bitartean, Ugaok txanda hartu dio irailaren 14ra arte eta Galdakaok, bitartean, Santa Kurtze jaiak ospatuko ditu hilaren 11tik 20ra arte. Hilabeteari agur esateko San Migelgo jaiak izango dira protagonista eta azkenik, Basauriko sanfaustoek jaien denboraldiari amaiera emango diote.

EUSKARAZKO MUSIKA TALDERIK EZ SAN MIGELEN 

San Migelgo jaietako kontzertuen egitaraua argitaratu berri du Mikelats Kultur Elkarteak. Alvaro Urquijo abeslari duen Los Secretos izango dira taulagainean azaroaren 26an. Kontzertu honekin, talde madrildarrak bi aldiz joko du Basaurin azken hiru urtetan. Izan ere, 2012an Arizgoiti plazan izan zen. Highlights eta Dj 80’s izango dira Los Secretosekin batera.

La Polla Recordseko Evaristo buru duen Gatillazok joko du urriaren 2an, Trastorna2 taldearekin. Egun bat geroago, ABBA omenaldi kontzertua eta Biorritmos dantzaldia. Hortaz, euskarazko musika talderik
ez dago San Migelgo jaietako egitarau ofizialan.


ARGAZKIAK – KAREAGA ETA UGAO JAIETAN

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak