→Basauri

Haur-jolas berriak jarriko ditu Basauriko Udalak Iruaretxetan

Iruaretxeta parkeko haur-jolasak berritzeko kontratua esleitu du Basauriko Udalak 22.219 euroren truke. Lehen hiruhilekoan hasiko dira jolas zaharrak kentzen eta berriak jartzen, udal ordezkariek aurreikusi dutenaren arabera.

Gauzak horrela, egurrezko jolas berriak ipiniko dituzte eta koloretako osagai organikoak izango dituzte: igotzeko elementuak, pasabideak, kulunkak, zabu bikoitza, malgukidun zaldia eta bi txirriska izango ditu parke berriak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak