→Basauri

Itsasontzi Guda antolatu du San Migelgo La Fabrica Kolektiboak

17:30ean jarri dute hitzordua, eta gudan parte hartu nahi dutenek etxetik eraman behar dituzte ur pistolak edota borrokatzekoe erabili nahi dituzten ‘ur armak’. 

La Fabrica kolektiboko kideak / Geuria

San Migelgo La Fabrica Kolektiboak lehen ‘Itsasontzi Guda’ antolatu du uztailaren 31an, San Inazio egunez, Ixatxak parkean. 17:30ean jarri dute hitzordua, eta gudan parte hartu nahi dutenek etxetik eraman behar dituzte ur pistolak edota borrokatzekoe erabili nahi dituzten ‘ur armak’.

Aurten izan du sorrera La Fabrica kolektiboak San Migelen, Basaurin. 20 eta 24 urte bitarteko 12 kidek osatzen dute kolektiboa, gehien-gehienak San Migelekoak. Besteak beste, auzo-sentimendu kolektiboa sortzea, etxebizitzaren arazoa hurbiletik ezagutaraztea eta elkarrekiko laguntzarako sare solidarioa eratzea ditu helburu kolektiboak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak