→Basauri

Itziar Ituño Goya sarietako bi kategoriatan hautagaia da

basauri itziar ituño goya hautagaia 2014

Aktore hoberenaren saria da horietako bat ‘Loreak’ filmari esker. Beste hautagaitza, ‘Lasa eta Zabala’ pelikulak eman dio: bigarren aktore onenaren saria.

Itziar Ituño aktore basauriarraren lana gailurrik gorenean dagoela esan daiteke. Izan ere, zine munduan berriki estreinatu diren bi pelikuletan parte hartzen du: ‘Loreak’ eta ‘Lasa eta Zabala’. Gainera, film horiei esker 2015eko Goya Sarietan presentzia nabarmena izan dezake, Espainiako Zinema Akademiak horrela aukeratzen badu.

Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filmari esker, Ituño Aktore Onenaren sarian hautagaia da. Bestetik, bigarren mailako emakumezko aktore onenaren sariaren hautagaia ere bada ‘Lasa eta Zabala’ pelikulan antzeztu duen paperagatik.

basauri itziar ituño lorea lasa 2014

Itziar Ituño ‘Lasa eta Zabala’ eta ‘Loreak’ filmeetan

Gora