→Basauri

Jabi Isasi arabarrak irabazi du Ganorabako lehiaketako euskarazko akzesita

Kultur Basaurik urtero antolatzen du Ganorabako komiki lehiaketa eta aurtengo saridunak nortzuk diren argitaratu berri du. Erakusketa apirilaren 18tik maiatzaren 20ra bitartean egongo da ikusgai  Pozokoetxe Kultur Etxean. 

Alicia Jaraba pontevedrarra suertatu da garaile eta 900 euro irabazi ditu (“Superheroes” lana aurkeztu du). Irene Marquez granadarrak bigarren postua eskuratu du eta 450 euro lortu ditu (bere obrak “Felicidades” du izena). Era berean, Vicente Salvador coruñarra hirugarren postua irabazi du eta 300 euro jaso ditu (“Avante! A marte” lanagatik).

Saririk gabeko euskarazko akzesita Jabi Isasirentzat izan da. Izarrako (Araba) komikigilea Aiaraldea Komunikazio Leihoan zenbait lan argitaratu ditu eta Ganorabako lehiaketan “Kimua” izeneko lana aurkeztu izanagatik 300 euro irabazi ditu. Epaimahaiaren aipamen berezia Pere Botsmann granadarrarentzat izan da “Cosas de crios” lanarengatik.

49 KOMIKI AURKEZTU DIRA

2016ko Ganorabako lehiaketan 49 lanek hartu dute parte: Bizkaiko 10, Euskal Herritik 9 eta Estatutik 30. Epaimahaia honakoek osatu dute: Alex Orbe ilustratzailea eta komikigilea, Juanan Bilbao aktorea eta gidoilaria, eta Raquel Alzate ilustratzailea.

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak