→Basauri

Jabier Muguruzak bere azken diskoa aurkeztuko du Basaurin

basauri jabier muguruza 2015

‘Beste hogei’ disko berriaren aurkezpena egingo du euskal musikariak urtarrilaren 14an Basauriko Social Antzokian. Mikel Azpiroz musikari eta sortzailea ere eszenatokian izango da.

Jabier Muguruza musikari eta abeslaria Basaurin izango da urtarrilaren 14an Social Antzokian 20:30etatik aurrera. ‘Beste hogei’ disko berria aurkeztuko du, Mikel Azpiroz pianojolea ondoan izango duelarik. Sarrera 4 eurokoa izango da publiko orokorrarentzako eta dohainik Social Antzokiaren bazkideentzako.

BESTE HOGEI, MUGURUZAREN DISKO BERRIA

Disko hau 2013an grabatu da, El Vendrelleko Auditorioan eta Mamusik Estudioetan Mikel Azpirozen ardurapean.

Nahasketak, Angel Gonzalez Katarainek eginak dira, Katarain Estudioetan.

Eskerrak, bihotzez, hogei urte hauetan lagundu didazuen guztiei.

Konposaketa guztiak, “Hegoaldetik” izan ezik (Mikel Azpirozena), Jabier Muguruzarenak dira.

  1. Beldurrak
  2. Errua nirea da
  3. Ororekin bakean
  4. “Irasagarrak”
  5. Yessica
  6. Joan etorrian
  7. Troppo solo
  8. Liburua ala Kafea
  9. Abesti arraroa
  10. Hegoaldetik

 

Hitzak

Jabier Muguruza: ahotsa eta eskusoinua

Mikel Azpiroz: pianoa eta moldaketak

Mireia Otzerinjauregi: ahotsa

Gorka Benitez: saxo tenorea

Joseba Tapia: soinu txikia

Chris Kase: tronpeta

Xabi Zeberio: biolina

Gonbidatu berezia: Uxía

Xavier Mercadé: azaleko argazkia

Pedro Balmaseda: diseinu grafikoa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak