→Basauri

190.000 euro eman ditu dohaintzan Javi Conderen Maratoi Solidarioak

basauri javi conde 2017 maratoi solidarioak balantzea

29. Maratoia Rio de Janeiron burutu ostean, 2032. urtera arteko etenaldia egingo du Maratoi Solidarioen erronkak. Aurten abenduan erronka berezia egingo du.

29. Maratoia Rio de Janeiron burutu ostean, 2032. urtera arteko etenaldia egingo du Maratoi Solidarioen erronkak

Javi Conde basauriarra munduko lehen atleta bilakatu da Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak hartu dituzten 29 hirietan maratoia egin eta amaitu ostean. Azkenengoa ekainaren 18an burutu zuen Rio de Janiron. Erronak solidario honi hasiera eman zioten 2010ean: “Zazpi urte luzez aritu naiz proiektuan eta egindako lanari esker 192.000 eurotik gora helarazi dizkiegu irabazi asmorik gabeko 120 erakunderi“, dio Javi Conde atletak.

Basauriko Udalak urtero dohaintzak egin dizkio proiektuari. Besteak beste, Berritxuak Elkartea, Caritas Basauri eta Iñaki Larrea San Migeleko misioilari xabiertarra lagundu dituzte. Larrea Kolonbian dago, Buenaventura barrutian, diskriminazioa pairatzen duten emakume afrokubatarrentzako programa soziokulturala abiarazten San Miguel de Basauri-Josefina Bakhita Zentroan (2011n sortua, Udalak eta herritarren dohaintzan emandakoari esker). Rioko maratoian bildutako 1.000 euroak Janabide irabazi asmorik gabeko elkarte basauriarrari helaraziko dizkiote.

30. Maratoia 2032an egitea aurreikusi du Condek. “Izan ere, datozen Joko Olinpiko eta Paralimpikoak (2020an Tokion, 2024an eta 2028an Paris edo Los Angeles, oraindik erabakitzeke) izango diren hirietan dagoeneko erronka egin dugu eta 2032ra arte itxarotea erabaki dugu“, dio Condek: “Baliteke 2032an taka-takan egitea erronka“, dio barreka.

ERRONKA BEREZIA ABENDUAN

Beste alde batetik, Bizkaia Zubian, Athletic Cluben gabarran, Deustuko sifoian eta Pozalaguako koban maratoiak egin ditu Javi Condek, Jon Salvador atleta erandioztarrarekin batera. Aurten abenduko azken astean erronka berezia egingo dutela iragarri du: “Oraindik ezin dut gehiagorik aurreratu, baina apartekoa izango da erronka. Dagoeneko desafiorako entrenatzen ari naiz eta gogorra izango delakoan gaude“, dio Condek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak