→Basauri

Javi Conde atletak 28. maratoia egin eta amaiera eman dio egitasmo solidarioari

basauri javi conde 2016 maratoi solidarioak 28 amaiera

Joan den uztailaren 10ean, igandez, 28. maratoia egin zuen Javi Conde atleta basauriarrak eta bide batez, amaiera eman dio Maratoi Solidarioak egitasmoari

Joan den uztailaren 10ean, igandez, 28. maratoia egin zuen Javi Conde atleta basauriarrak eta bide batez, amaiera eman dio Maratoi Solidarioak egitasmoari. Olinpiar eta Paralinpiar Jokoak hartu dituzten 28 hiriak bisitatu ditu proiektuarekin, 2009tik hona, horietan maratoiak egin eta ongintzazko erakundeei dirua emateko. Conderekin batera Jon Salvador atleta erandioztarra izan da, baita Xavi Maltas korrikalari kataluniarra eta beste hainbeste atleta ere.

basauri javi conde 2016 maratoi solidarioak 28 amaiera 1

Javi Conderen Maratoi Solidarioen azken lasterketa Stoke Mande­ville herrian :: Maratoi Solidarioak

Azken maratoi solidarioa Stoke Mande­ville herrian (Buckinghamshire konderria, Ingalaterra) burutu dute eta 105 bira eman dituzte herriko estadioan. Bertan egin zituzten lehenengoz Gurpil-aulki gaineko eta Anputatuen Munduko Jokoak, 1948an. Gerora, 1960an Erroman abiatu zituzten Paralinpiar Jokoetako inspirazio izan ziren Stoke Mandevilleko joko haiek.

Sei urteotan, Javi Conderen Maratoi Solidarioek 165.000 euro batu dituzte elkartasun-probetan, eta diru hori banatu egin dute irabazi asmorik gabeko 95 elkarteren artean.

 

Gora