→Basauri

Javi Conde: “Etsita bukatu dut zenbaitetan eta proiektu solidarioa bertan behera uztea pentsatu dut”

basauri javi conde elkarrizketa 2015

Maratoi Solidarioak eta egokitutako atletismo taldea dira, besteak beste, Javi Conde basauriarrak bere gain dituen ekimenak. GEURIA berarekin izan da Artunduaga kiroldegian, gai horiek hizpide.

Javi Conde (Basauri, 1964) atleta paralinpiko basauriarra 2008. ur­tean profesionalki erretiratu zene­tik ekimen solidarioak egiten dabil mundu osoan zehar. Maratoi Soli­darioak proiektua da horietako bat eta egoitza olinpiko zein paralin­piko izan diren 28 herrialdetan 42 kilometrotako lasterketak egitean datza. Era berean, Javi Conde-Saia­tu Atletismo Egokitua taldean dabil umeak entrenatzen.

Bost urte joan dira hasi zinenetik…

2010. urtean hasi ginen proiektu honi itxura ematen. Profesionalki 2008. urtean erretiratu nintzen eta nire nahia korrika egiten jarraitzea zen. Orduan, errekurtso gutxi dituz­ten pertsonei laguntzeko asmoarekin pentsatu genuen ideia ona izango zela korrika egiteagatik diru-lagun­tzak erakunde ezberdinei banatzea.

Zelakoa izan zen proiektuaren ha­siera?

Oso modu umilean hasi ginen: 1.000 euro batu genituen lehenda­bizikoz eta Gobernuz Kanpoko Era­kunde (GKE) bati eman genizkion.

Gaur egunera arte hogeita sei las­terketa burutu dituzue…

Hala da, hogeita sei Maratoi Soli­dario egin ditugu dagoeneko eta guztira 133.000 euro eman ditugu. Hazkunde nabaria izan du proiek­tuak.

Maratoiak egin aurretik ba al da­kizue zein GKEtara bideratuko du­zuen dirua?

Gutxi gora-behera, laurogeita ha­mar erakunderi eman diegu la­guntza eta esan beharra daukat ez dugula aldez aurretik pentsatzen. Momentuan erabakitzen dugula esan daiteke.

Hogeita zortzi egoi­tza olinpiko eta para­linpikotan maratoiak egingo dituen mundu­ko lehen atleta izango zara…

Egia esan, poztasunez betetzen nau horrek. Batik bat, eguneroko­tasunean lan handia eskatu duen erronka delako eta ez delako batere erraza. Poztasu­na ez dit erronka hau betetzen lehendabiziko atleta izateak bakarrik ematen, denbora horre­tan jende asko ezagutu izanak ere bai, asko ikasi dugulako eta, gainera, ikusi dudalako jende asko dagoela munduan besteei la­guntzeko prest, musutruk.

Nola hasten da harremana egoitza olinpiko eta paralinpikoekin?

Egoitza hauek maratoiak antolatzen dituzte urtean zehar eta Javi Conde Maratoi Solidarioakeko taldea ho­rietako batera doa beste atleta bat izango balitz bezala. Dortsala ero­si eta edonork egin dezake korrika, hau da, ez gara antolatzaileekin ha­rreman zuzenean jartzen. Inskribatu eta parte hartzen dugu.

2015eko urrian 27. maratoia egin­go duzue Melbournen (Australia). Nola prestatzen duzue lasterketa?

San Louiseko (Missouri) maratoia -26. maratoia- apirilaren 12an egin dugu. Itzultzean errendimendua jai­tsi behar izan dut, dagoeneko 50 urte ditudalako eta esfortzu horie­tatik errekuperatu egin beharra dagoe­lako. Hala ere, egu­nero entrenatzen dihardugu.

Maratoi Solida­rioen bost urte hauen hausnarke­ta egitea eskatuko banizu…

Oso positiboa izan da, eta oraindik ere bada. Baina, batez ere, une txarren­gatik da positiboa. Izan ere, etsita bu­katu dut zenbai­tetan eta proiektua bertan behera uztea pentsatu dut. Hala ere, mo­mentu onak datozenean kontura­tzen zara egin duzun ibilbidea oso aberasgarria izan dela, eta aurrera jarraitzen laguntzen dizute.

Gaur egun egokitutako Saiatu At­letismo Taldean egiten duzu lan. Nola sortu zen ekimen hau?

2015. urtean Saiatu Atletismo Tal­deak 20. urteurrena ospatuko du. Garai haietan ezgaitasunik gabeko pertsonek parte hartzen zuten eta Bidebieta Atletismo Taldea zuen izena. Denborarekin izen ezberdi­nak izan ditu. Atletismo egokitua egiten hasi ginen orain dela hama­bi urte inguru eta gaur egun Saiatu Fundazioak babesten du.

47 kirolari ditugu aurten. Bizkaia mailan egokitutako atletismoaren fitxa guztiak gure taldeak ditu. Basaurikoak asko gara, baita Lemoa, Getxo, Bilbo zein Mutrikukoak ere.
Javi Conde
Saiatu atletismo eskola

 

Egokitutako atletismoaren barruan erreferente zarete Bizkaian eta Euskal Herri mailan…

Bai. Euskadiko zein Bizkaiko Kirol Egokituen Federazioa gurekin jar­tzen da harremanetan eta zuze­nean bidaltzen dizkigute kirolariak. Bizkaia mailan fitxa guztiak gure taldeak ditu; kirol mota hau eskain­tzen dugun bakarrak gara Bizkaian. Euskadiko txapelketetan parte har­tzen duten %65 gure kirolariak dira.

Zenbat pertsona daude federatuta Saiatu Egokitutako Atletismo Tal­dean?

Denboraldi honetan guztira berro­geita zazpi fitxa ditugu. Basauriko herritarrak dira gehienak, baina Le­moako, Getxoko, Bilboko zein Mutri­kuko ere kirolariak baditugu.

Zein da Saiatu Atletismo Taldeak egiten dizun ekarpena?

basauri javi conde saiatu 2015Joko Paralinpikoetan irabazi du­zun dominak ez du konparazio­rik atletismo talde honek ematen dizunarekin. Umeen eta gazteen bilakaera ikusteak asko asetzen zaitu. Oinarrizko ariketa batean hobekuntzaren bat ikustea ikara­garria da.

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak