→Basauri

Arrutiren banda liburu berria aurkeztuko du Arretxek azaroaren 30ean Ibaiganen

basauri jon arretxe 2016 ibaigane

Idazle basauriarraren azken nobela Basauriko jaietan, sanfaustoetan, dago kokatuta. Azaroan kalean izango da euskarazko bertsioa.

Touréren azken nobelaren aurkezpenean, Ibaigane Kultur Etxeko liburutegian // Geuria

Idazle basauriarraren azken nobela Basauriko jaietan, sanfaustoetan, dago kokatuta. Azaroan kalean izango da euskarazko bertsioa

Joan den hilabetean aurreratu zuen Jon Arretxe idazle basauriarrak nobela berria kaleratuko zuela laster. Azaroan, hain zuzen. Arretxeren liburu berria Basaurin bertan dago kokatuta, sanfaustoetan alegia. Arrutiren banda da nobelan berri horren behin behineko titulua eta azaroaren 30ean, ostegunez, aurkeztuko du Basaurin, bere sorterrian. Liburuaren aurkezpena Ibaigane Kultur Etxeko nagusien liburutegian izango da, 19:30etik aurrera. Arretxeren nobela berriari buruzko kontuak idazlearen ahotik bertatik bertara entzun ahal izango dira azaroko azken egunean. Hilabete honetan liburu berriaren euskarazko bertsioa egongo da saltokietan, eta gaztelaniazko bertsioa prestatzen ari dira.

Arretxek sare sozialetan adierazi duenez, “nobela berria beltza da, laburra, erritmo bizikoa, eta Basauriko sanfaustoetan kokatuta dago”. Liburu berriaren azala ere zabaldu du idazleak:

basauri jon arretxe 2017 arrutiren banda azala

Gora