→Basauri

Joseba Vizan basauriarra aske, estradizio agindua ebatzi bitartean

basauri joseba vizan brasil 2017 aske ARG sortu

Asilo eskaria ukatu eta Espainiak haren aurkako estradizio agindua zabaldu ostean, apirilaren 28an atxilotu zuten Brasilen Joseba Vizan iheslari basauriarra.

Joseba Vizan -eskuinetara- Ary Franco espetxearen irteeran :: Sortu

Asilo eskaria ukatu eta Espainiak haren aurkako estradizio agindua zabaldu ostean, apirilaren 28an atxilotu zuten Brasilen Joseba Vizan iheslari basauriarra. Bi hilabete Ary Franco espetxean eman ondoren, aske utzi dute uztailaren 2an.

Vizan 2013ko urtarrilaren 18an atxilotu zuen Brasilgo Polizia Federalak, agiriak faltsutzea egotzita. Baldintzapean aske utzi zuten gero, azkenean ukatu dioten asilo eskariari erantzun bitartean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak