→Basauri

Joseba Vizan iheslari basauriarrari asilo eskaera ukatu eta atxilotu dute Brasilen

basauri joseba vizan 2017 kontzentrazioa brasil kontsulatua

Asilo eskaria ukatu zioten eta apirilaren 28an atzeman zuten Joseba Vizan basauriarra. Estradiziorako prozedura martxan dagoela jakinarazi diote.

Asilo eskaria ukatu zioten eta apirilaren 28an atzeman zuten. Estradiziorako prozedura martxan dagoela jakinarazi diote

Joseba Vizan Brasilen atxilotu berri dute joan den astean. Iheslari basauriarrak asilo eskaria egina zuen, eta hura ebatzi bitartean Vizanen estradizio eskaria etenda zegoen. Alabaina, asilo eskaria ukatu zioten, atxilotu egin zuten apirilaren 28an eta estradiziorako prozedura martxan dagoela jakinarazi zioten.

Vizanen abokatuek tramiteak hasiak dituzte, aske utz dezatela eskatzeko. Dirudienez, astebetez edo biz luza daiteke prozedura.

Gogora dezagun Joseba Vizan 2013ko urtarrilaren 18an atxilotu zuen Brasilgo Polizia Federalak, agiriak faltsutzea egotzita. Baldintzapean aske utzi zuten gero, azkenean ukatu dioten asilo eskariari erantzun bitartean.

Rodrigo Janot Brasilgo fiskal nagusiak behin behinean espetxeratzeko eskatu zuen apirilaren 20an, atxilotu baino hamar egun lehenago. Auzitegi Nagusi Federalera igorritako idazkian, Janotek Vizan Gonzalez Espainiaratzea eta, horretarako, bilatzeko eta atxilotzeko agindua “berehala” ematea eskatu zuen, Interpolen bidez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak