→Basauri

Juan Carlos Garcia saskibaloi arbitroa Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan izango da

basauri juan carlos garcia 2016 saskibaloia arbitroa

Arbitro basauriarrak dagoeneko 2015eko Ameriketako FIBA Txapelketako finala arbitratu zuen, baita 2014ko Munduko Kopa ere

Juan Carlos Garcia basauriarrak bere Facebookeko sare sozialetik adierazi duenez, Rio de Janeiron (Brasil) ospatuko diren Joko Olinpikoetan izango da -abuztuaren 5etik 21era bitartean-, saskibaloi arbitro bezala.

Garcia ACB Ligako (Liga Endesa) arbitroa da eta bertan 18 urte bete berri ditu. Era berean, 2015eko Ameriketako FIBA Txapelketako finala arbitratu zuen, baita 2014ko Munduko Kopa (Espainian ospatutakoa) lehiaketa ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak