→Basauri

Juan eta Pablo de Otaola sorkuntza bekak 6.000 euroko diru-laguntza izango du

basauri otaola beka 25 urte erakusketa 2014

Euskal Autonomia Erkidegoko Artista guztiei zabalduta dago Juan eta Pablo de Otaola Beka eta dagoeneko zabaldu dute epea izena emateko. Helburua Arte Plastikoen formakuntzan laguntzea da.

Interesatuek Basauriko alkateari zuzendutako idatzia aurkeztu beharko dute Basozelai Gizarte Etxeko atezaindegian (Basozelai 11, 48970 Basauri), maiatzaren 13a baino lehen. Eskabideari honako dokumentu hauek erantsi beharko dizkiote: NAren fotokopia; Espezialitate honetan dituzten ezagutzak eta gaitasuna egiaztatzeko dokumentazioa; Programa edo proiektuari, eta egingo den lanaren metodologiari buruzko memoria (gehienez ere, sei orrialde); Horrez gain, lehenago egindako lanak aukeratu, eta horiek ere aurkeztu ahal izango dituzte (gehienez ere, duela hiru urtetik honakoak).

Andoni Busquet alkatea buru den epaimahai batek ebatziko du Beka nori eman. Era berean, epaimahaikide izango dira Kultura Arloko zinegotzi ordezkaria, Basauriko Kultur Etxeko Jardueren Zuzendaria eta Arte Ederren alorreko bi aditu.

Diru-laguntza 6.000 eurokoa izango da eta onuradunari, hilero, 1.000 euro ordainduko zaizkio, sei hilabeteetan zehar.

ARTEA GAZTEEN ARTEAN SUSTATUZ

Udalerriko gazteen artean artea sustatu eta hedatzeko xedearekin, bekadunak jarduera artistikoren bat (tailerrak, hitzaldiak…) egin beharko du Basauriko ikastetxeetan edo halako ekimenak egiteko egoki diren tokietan. Horrela bada, Kultur Etxeak eta artistak berak zehaztu eta antolatuko dute garatu beharreko programa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak