→Basauri

Juan y Pablo de Otaola bekaren azken 9 irabazleen artelanak Arizko Dorretxean

Erakusketa urtarrilaren 25era arte egongo da zabalik. Juan y Pablo de Otaola bekak 25 urte bete ditu. Omenaldian, 2006tik gaur egunera arteko irabazleen lanak ikus daitezke. Juan y Pablo de Otaola beka zorioneko dago, izan ere 25 urte bete ditu. Eta, hori omentzeko erakusketa prestatu dute Arizko Dorretxean azken artista irabazleen artelanekin urtarrilaren 25era arte. Guztira, 9 lan ikus daitezke, 9 bekadunenak: Alberto Albor, Helena Gonzalez, Karmelo Bermejo, Jon Arregi, Ana Lezeta, Jon Otamendi, Zigor Barayazarra, Zuhatz Iruretagoiena eta Ismael Iglesias.

Basauriko Udalaren Kultur Etxeak kudeatzen eta Otaola familiak finantzatzen du beka hau eta artista plastiko gazteen prestakuntza eta lana babesteko sortu zen. Arte Plastikoetan adituak diren pertsonek osatzen dute epaimahaia eta urtero artelan bat aukeratzen dute aurkezten direnen artean. Irabazleak 6.000 euroko beka jasotzen du eta sei hilabeteren buruan bere artelanaren memoria aurkeztu behar du.

GURE ARTEA SARIA 2014
Juan y Pablo de Otaola bekak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Kultura Sailak banatzen duen Gure Artea 2014 Saria eskuratu zuen. Artea sustatzeagatik aitorpena izan zuen eta 15.000 euro jaso zituen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak