→Basauri

Kaay Feetch kultura topalekua izango da Basaurin martxoaren 23tik 25era

basauri kaay feetch 2017 moussa diallo

Dantza eta perkusio tailerrak, gazteentzako tailerrak eta musikaz beteriko jaialdia prestatu dute Zirt Zart bulegoak eta Senarte Elkarteak.

Zirt Zart gazte zerbitzuak eta Senarte Elkarteak antolatu dute laugarren urtez Kaay Feetch topaketa interkulturala. Aurten martxoaren 23tik 25era bitartean ospatuko da Basozelai Gizarte Etxean, eta dantza eta perkusio tailerrak, gazteentzako tailerrak eta musikaz beteriko jaialdia prestatu dute.

KAY FEETCH 2017 – EGITARAUA

Martxoak 23, osteguna

17:00 Perkusio tailerra. Moussa Diallo

Martxoak 24, ostirala

18:00-20:00 Dantza ikastaroa. Pape Moussa Sonko

Martxoak 25, larunbata

10:00-14:00 Tailerrak eta erakustaldiak Solobarria plazan

11:00-14:00 Dantza ikastaroa. Pape Moussa Sonko

20:00 Kontzertuak (7 euro): Sapali, Cissokho anaiak, Betto Snay, Bii Boor Black, Ardibeltz eta Milke One

*Ikastaroetan parte hartzeko izena eman behar da Basozelaiko Gazte Informazio Bulegoan.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|