→Basauri

Ekainaren 2tik 4ra izango da Kaleartean ekimena Basaurin

basauri kaleartean 2016 bisita

Apirilean irekiko dute deialdia artista, diseinatzaile eta sortzaileek izena eman dezaten. Maiatzean hautaketa egingo dute eta ekainean burutuko da ekimena.

Hirugarren urtez jarraian, Kaleartean ekimena babestuko du Basauriko Udalak. Ekainaren 2tik 4ra bitartean izango da erabilerarik gabeko lokaletan esku-hartze artistiko iragankorrak egiteko jarduera.

Orain arte antolatzaileak hutsik dauden hamar lokalen bila aritu dira, eta “akordioak ixten” ari direla jakinarazi dute Kalearteanetik: “Laster parte hartu nahi dutenentzako deialdia irekiko dugu“, diote.

Aurreikuspenen arabera, apirilean irekiko dute deialdia artista, diseinatzaile eta sortzaileek izena eman dezaten. Maiatzean epaimahaiak parte-hartzaileen hautaketa egingo du eta ekainaren lehen asteburuan ‘egonaldien’ hasiera izango da. 400 eta 1.000 euro arteko sariak banatuko dira.

Argazkia: Kaleartean, Facebook
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak