→Basauri

Emakumea, migrazio-prozesuak edota Internet, Kaleartean ekimeneko gaiak

basauri kaleartean 2016 bisita

Internet, sare sozialak, identitate digitala, emakumea eta bere irudiaren erabilera, migrazio-prozesuak edo hirigintza dira Kaleartean ekimenean hautatu dituzten gai batzuk.

Internet, sare sozialak, identitate digitala, emakumea eta bere irudiaren erabilera, migrazio-prozesuak edo hirigintza dira Kaleartean ekimenean hautatu dituzten gai batzuk.

Ekainaren 2tik 4ra bitartean ospatuko da Kaleartean ekimena Basauriko kaleetan. Helburua da jarduerarik ez duten merkataritza-espazioetan esku-hartze iragankorrak egitea. Guztira 10 proiektu hautatu ditu epaimahaiak. Internet, sare sozialak, identitate digitala, emakumea eta bere irudiaren erabilera, migrazio-prozesuak edo hirigintza dira Kaleartean ekimenaren hirugarren ediziorako aukeratu dituzten sortzaileen proposamenen gai batzuk.

Ekimena gauzatzeko lokalak kale hauetan daude: Antonio Trueba, Ibaigane 10, Menendez y Pelayo eta Soloarte. Esku-hartzeak bisitatzeko ordutegia ondorengoa izango da: ekainaren 2an 18:00etatik 21:00etara, ekainaren 3an 11:30etik 14:30era eta 18:00etatik 21:00etara eta ekainaren 4an 11:30etik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etara.

BISITA GIDATUAK

Ekainaren 2tik 4ra bisita gidatuak antolatu dituzte 10 esku-hartzeak ondo ezagutzeko. Hilaren 2an eta 3an 18:30ean hasiko dira bisitak Arizeko metro geltokitik (Nagusia) eta hilaren 4an 11:30ean. Bisita gidatuetan parte hartzeko izena eman behar dute interesdunek info@kaleartean.com helbide elektronikoan.

Era berean, 4 urtetik gorako haurrentzako jarduera osagarri bat antolatu dute ekainaren 2an, ostiralez, Soloarte parkean, 18:00etatik 21:00etara. Ekintzaren izena “Haurrak eta teknologia berriak” izango da eta ez da aurretik izena eman beharko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak