→Basauri

Kaleartean ekimenaren lehenengo edizioak 55 proposamen jaso ditu

basauri kaleartean epaimahaia 2015

Helmuga Basauri programaren barruan ospatuko da ekainaren 5etik 7ra bitartean Kaleartean. Hutsik dauden Basauriko 10 lokal berrerabiliko dituzte eta artearekin lotutako jarduera bideratuko dute aukeratuek.

Ekainaren 5etik 7ra bitartean ospatuko da KaleARTEan ekimena. Jarduerarik gabeko lokaletako barrualdeak, kanpoaldeak edota pertsianak erabiltzea da helburua, “artelanen erakusketa iragankorrak antolatzeko“, diote antolatzaileek. Guztira 55 proposamen izan dituzte: “Oso harrera ona izan du lehenengo edizio honek eta deialdiarren ondoren, 10 aukeratuak lanean ari dira dagoeneko“. Birmoldaketak bihartik aurrera ikusi ahal izango dira.

KALEARTEAN – ESKU-HARTZEAK, AUTOREAK ETA DISZIPLINA

– “La feria de lo Mundano”. Ida Pajarum Studio. Performance etsigarria

– “Amets”. Artikistas. Instalazio interaktiboa

– “Moiré”. Malús Arbide Laborde. Irudi optikoak

– “Specific Light Installations”. Alejandro de Francisco Castillo. Argi instalazioa

– “Ezer gabe ez, ezerekin”. Nora Barragués. Aldarrikapen esku-hartzea

– “Inside-out”. Paula Prieto Fernandez de Velasco. Eskultura, performance-a, egitura, arkitektura, erregistroa

– “Memoria // Acción // Monumento”. Juan Pablo Orduñez “Mawatres”. Marrazketa

– “De Todo de Nada”. Samuel Cano Braojos. Instalazioa-dantza-performance-a

– “Vitrail”. Karlos Martinez Bordoy. Proiekzioa

– “AFW!”. Presínuo. Diziplina anitzeko artea

basauri kaleartean mapa 2015

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak