→Basauri

“Kapulana bat zintzilik” bertso eta literatura saioa bihar Basaurin Miren Amurizaren eskutik

Bertsoa eta literatura uztartzen dituen “Kapulana bat zintzilik” ikuskizuna Basaurira helduko da apirilaren 13an, asteazkenez, Ex!poesia Euskadiko Poesia Esperimentalaren biurtekoaren programaren barruan. Hitzordua 19:00etan izango da Pozkoetxe Kultur Etxean eta Miren Amuriza bertsolariak bertso eta ipuinekin jantziko du emanaldia.

Mundukide Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta Lankuk elkarlanean sortutako emanaldia da “Kapulina bat zintzilik”.

KAPULANA BAT ZINTZILIK – SINOPSIA

Kapulanak Mozanbikeko emakumeen oihal koloretsuak dira; soineko moduan, haurrei lepoan eusteko, jana biltzeko edota etxeak apaintzeko baliatzen dituztenak. Hain  dira erabilera anitzekoak, ezen edozer aurki baitaiteke zapi handion estalpean.

Emanaldi honetan, kapulana bat zabalduko dugu eta bertan gordetako kantu, kontu eta irudiak aterako ditugu.

Mozanbikeko lurrazalaren historiatik hasita, emakumeen eskuetako azal zimurrak irakurtzeraino egingo dugu bidaia. Tarte horretan kooperazioaz, nekazaritzaz, haurtzaroaz edota hizkuntzaz arituko da Miren Amuriza, Eider Eibarren ilustrazioak lagun hartuta; hala bertsoz, nola ipuinez.

Ez da abentura baten kronika izango, ezta Gobernuz Kanpoko Erakunde baten hitzaldia ere; hausnarketa txikiz eta galdera handiz josiriko kontakizuna baizik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak