→Basauri

Kareagako San Keremos jaia ekainaren 5ean ospatuko da

basauri-kareaga-san-keremos-jaia

Parrilen aurrean, musikaz blai, jan-edan atseginean eta giro apartan ospatuko da San Keremos.

Kareagako Auzo Elkarteak jakinarazi berri duenez, ekainaren 5ean, igandez, ospatuko da San Keremos jaia: “Udaren atarian, berriz ere, auzoko koadrilok hitzordu garrantzitsu bat dugu: Parrilen aurrean, musikaz blai, jan-edan atseginean eta giro apartan“, diote antolatzaileek.

Aurreko urtean egin zuten bezala, iraileko Kareagako jaietarako dirua biltzeko Txosna zabalduko dute antolatzaileek San Keremos egunean.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak