→Basauri

Kareaga auzoak parke berria erabilgarri izango du gaurtik aurrera

basauri kareaga plaza berria ekaina 2015

Ekainaren 25ean Basauriko Udalak Kareagako plaza berria irekiko du nahiz eta oraindik bukaturik ez egon. Auzotarren eskaera izan zen aisialdirako gune berriak behar zirela Kareagan.

Basauriko Udalak gaur bertan irekiko du Kareagako plaza berria. Elementu berriak jartzea -bi txirrista, kautxuzko zorua, saskibaloi kanasta eta hiru jesarleku- eta ping pong mahaiak berrezartzea falta den arren, Kareagak parke berria estreinatuko du ekainaren 25ean. Udaleko arduradunek aurreikusten dutenez, uztailean elementu guztiak kokatuko dituzte.

Guztira, 206.385 euroko kostua izan dute obrek. Plazaren bi espazioak berritzeaz gain, argiztatze eta higigarri berriak ipini dituzte, baita umeentzako parkea sortu ere. Kareagako aisialdirako eremuetan hobekuntzak behar zirela izan zen auzotarren eskaria 2014an.

AUZOEGIN PROGRAMA GARATZEN

Interbentzio hau Auzoegin planaren barruan kokatzen da. 2013. urtean udal gobernuak martxan jarri zuen programa da eta auzoak berritzean eta udalerrirako irisgarritasuna erraztean datza. Era berean, plan honi esker hainbat berrikuntza egin dituzte. Hala nola, Kareaga Goikoa ikastetxerako sarrerak hobetu, argindarraren bideratzeak berritu eta Asturias eta Karmelo Torre kaleetan argiztatze publikoak jarri.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak