→Basauri

Kareaga auzoko bidegorria berrituko dute hilabeteko epean

basauri kareaga 2017 karmelo torre

Karmelo Torre eta Bidasoa Ibarra kaleak elkartzen diten bidegorria konponduko du Basauriko Udalak uztailaren 17tik aurrera.

Karmelo Torre eta Bidasoa Ibaia kaleak elkartzen diten bidegorria konponduko du Basauriko Udalak uztailaren 17tik aurrera

Segurtasun kontuak tarteko“, Kareaga auzoko zenbait zuhaitz ordezkatu zituen iaz Basauriko Udalak, Karmelo Torre eta Bidasoa Ibaia kaleen arteko eremuan, eta artadi kantauriarra osatu zuen. Lan horiek egiteko, “makina handiak” sartu zituzten bertan dagoen bidegorritik eta horrek kalteak eragin zizkion. Gauzak horrela, urtebete inguru geroago, bidegorria konpontzeko lanak hasiko ditu Udalak uztailaren 17an, “lehen zegoen irisgarritasun-maila mantentzeko“.

Bidegorria konpontzeko 26.799 euro bideratuko ditu Udalak eta hilabeteko epean burutuko dituzte obrak. Esku hartze hau Auzoegin programaren barruan dago, udalerriko hiri-berroneratzea sustatzeko eta irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin sortua.

500.000 EUROKO INBERTSIOA AUZOETAN

Aurtengo aurrekontuari dagokionez (49 milioi euro), ekonomiak eta enpleguak, gizarte gastuek eta Auzoegin ekimenak alde handi bat hartuko dute. Hain zuzen, Auzoegin Planean 500.000 euro inguru inbertitzea aurreikusi dute udal arduradunek, udalerriko zenabit puntu eraberritzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak