→Basauri

Kareagako osasun zentroaren igogailuaren obrak gero eta gertuago

basauri kareaga anbulatorioa 2014

Basauriko Udala administrazio-kudeaketa bizkortzen ari da, obren lizitazio prozesua 2015eko hasierako hilabeteetan abiatzeko. Auzotar guztiek erabili ahal izango dute igogailua, nahiz eta anbulatoriora joan behar ez duten.

Basauriko Kareaga auzoko anbulatorioaren igogailua errealitate bihurtuko da urtebete barru. Izan ere, obra egiteko baimenaren eskaera igorri berri dio Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Basauriko Udalari. Hori dela eta, udal agintariek beharrezko administrazio-kudeaketa martxan jarri dute dagoeneko, obren eskaera prozesua azkartzeko eta 2015. urteko hasierako hilabeteetan abiatzeko.

Igogailua osasun zentroaren kanpoaldean kokatuko da eta zortzi pertsonentzako edukiera izango du. Anbulatoriora joan behar duten erabiltzaileez gain, igogailua orografia arazoak ekiditeko ere eraikiko da. Andoni Busquet Basauriko alkateak dioenez, “Osakidetzak obra hau egitearen aldeko borondatea erakutsi digu momentu oro, nahiz eta aurrekontuak oso estu dauden gaur egun. Hala ere, konpromisoa hartu du auzotarren betebeharrak asetzeko, baita Udalarenak ere. Igogailuaren proiektua idatzita dago eta izapideak martxan“.

2012. URTETIK BORROKAN

Osasun zentroan igogailua jartzea beharrezkoa zela aldarrikatu zuten 2012. urtean Kareagako zenbait auzotarrek eta Osakidetzak 2013an jarrera positiboa izan zuen irisgarritasun arazo horiek konpontzeko. Denbora aurrera zihoala ikusita, Kareagako Auzo Elkarteak sinadura bilketa hasi zuen  aurtengo urtarrilean Osasun Sailak bere hitza betetzeko.

Mediku kontsultak eta erizaintza saila bigarren solairuan kokatzen dira eta beraz, eskailerak erabili behar dituzte nahitaez bizilagunek. Egoera are latzago bihurtzen da erabiltzaileek mugikortasun arazoak dituztenean. Hala ere, 2015ean igogailua errealitate izatea espero dute.

hd porn

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak