→Basauri

Karguekin aske utzi dute Basauriko entrenatzailea, sexu abusuengatik atxilotu ondoren

Gaua komisaldegian pasa ondoren, aske utzi dute gaur, karguekin. 

Hiru irudi: elkarretaratzea, Pepe Godoy eta bere bikotea / Geuria

Pepe Godoy basauriarrak lehen salaketa publiko egin zuenetik, guztira zazpi izan dira gizon beraren aurka herrian jarritako denuntziak. Lehenengo seiak preskribatuta zeuden, baina azken honek ez du preskribatu eta ondorioz, Ertzaintzak atxilotu egin du 60 urteko basauriarra. Segurtasun sailak jakinarazi duenez, preskribatu gabeko adin txikiko bati egindako ustezko sexu abusuengatik atxilotu zuten atzo gizona. Gaua komisaldegian pasa ondoren, aske utzi dute gaur, karguekin. 

‘Ez naiz isilduko’ herri plataformak eta bestelako elkarteek hainbat ekintza egin dituzte azkenaldian balizko biktimei babesa adierazi eta hauek salaketa jartzera animatzeko. Ekintzen artean dago ‘Ez naiz isilduko’ herri plataformak Basaurin deitutako manifestazioa, bertan, 5.000 lagun inguru elkartu ziren sexu abusuak salatzeko. Plataforma honek bere helburuetako bat lortu du momentuz: preskribatu gabeko salaketa bat agertzea, prozesu judizialak bere bidea egin dezan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak