→Basauri

Maratoi Erdia eta Duatloia ospatuko dira asteburuan Basaurin

basauri duatloia 2016 emakumeak

Atletismoak Basauri hartuko du martxoko lehen asteburuan. Martxoaren 4an Maratoi Erdiaren bigarren edizioa izango da eta martxoaren 5an XXI. Duatloia.

Atletismoak Basauri hartuko du martxoko lehen asteburuan. Martxoaren 4an, larunbatez, Maratoi Erdiaren bigarren edizioa antolatu du Euskadiko Atletismo Federazioak. 21, 10 edo 5 kilometroko probak izango dira eta 20:00etan izango da hasiera. Irteera Cervantes etorbidean, Euskotren geltokiaren ondoan (Ariz) eta helmuga Soloarte parkean izango da. Tartean, Arrigorriagatik ere igaroko da.

Parte hartu nahi duenak oraindik ere aukera du izena emateko.

basauri maratoi erdia 2017 mapa

II. Maratoi Erdiaren ibilbidea :: Euskadiko Atletismo Federazioa

Era berean, martxoaren 5ean, igandez, Basauriko XXI. Duatloia proba ospatuko da,  Egurre K3 Kirol Klubaren eskutik. Partaideek 6 kilometro korrika, 19 bizikletan eta beste 3 kilometro korrika egin behar dituzte. Irteera eta helmuga Artunduaga kiroldegia izango da eta Arrigorriaga eta Zaratamo udalerrietatik pasako da.

basauri duatloia 2017 ibilbideak

Basauriko XXI. Duatloiaren ibilbideak :: Egurre K3

 

BIZKAIKO ESKOLARTEKOAK

Martxoaren 4an Bizkaiko Atletismo Federazioak eskolarteko atletismo jardunaldiak antolatuko ditu Artunduaga kiroldegian 10:30etik aurrera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak