Basauri, Muskiz eta Esplugues (Katalunia) Eskubaloi Taldeek jokatuko dute aurtengo Basauriko Udala Txapelketa. Irailaren 10ean ospatuko da txapelketa Artunduaga kiroldegian.
“Maila handiko txapelketa prestatu dugu“, diote Basauri Eskubaloi Taldetik: “Muskiz eta Esplugues kalitate handiko taldeak dira eta gure neskek Euskal Liga zorrotzerako prestatzeko aukera izango dute, aurten bertan arituko baitira jo ta ke“.
Basauriko Udala Eskubaloi Txapelketa – Egitaraua
Irailak 10, larunbata
09:30 Emakumezko kadeteak: Basauri – Muskiz
11:00 Gizonezko seniorra: Basauri – Esplugues
12:30 Emakumezko jubenila: Basauri – Muskiz
16:30 Emakumezko seniorra: Basauri – Muskiz
18:00 Gizonezko seniorra: Basauri – Esplugues
