→Basauri

Konposta egiteko 5. ontzia San Migelera helduko da

basauri konpost edukiontzia 2014

Basauri eta Galdakaoko Udalek martxan duten egitasmoari jarraituz, Hego Uribeko gainontzeko herriek ere dagoeneko hondakinak ongarri edo konpost bihurtzeko zerbitzua abiatu dute. Berezitasun bezala, Basaurin izena eman duten herritarrek kozinatutako edo kozinatu gabeko hondakinak sar ditzakete edukiontzietan.

Iaz hasi ziren Basauriko Pozokoetxe auzoan 5. ontzia probatzen. 321 familiak eman zuten izena. Ordutik urtebete joan da eta hona hemen emaitzak: egunero pertsonako 123 gramo konpostatu dituzte, guztira, 2.970 kilo urte osoan. Emaitzak oso onak direla dio Udalak, eta prestatutako zein prestatu gabeko jakiak jasotzeko praktika hau 5. ontzia duten Bizkaiko udalerrietara hedatuko dutela esan du Nerea Renteria Hirigintza zinegotziak.

Basauriko San Migel auzora zabaltzeko asmoa ere badute. Horretarako, Foru Aldundiaren dirulaguntzaren zain daudela dio Renteriak. Pozokoetxerako 33.128 euro eman zituen Aldundiak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak