→Basauri

Konpostaren inguruko erakusketa eta honen banaketa San Migelgo eta Basauriko jaietan

basauri konpost edukiontzia 2014

Materia organikoa konpost bihurtzeko tratamenduari buruzko erakusketa antolatu dute Sagarrak eta Bizkaiko Ekologistak Martxan taldeek. Gainera, konposta banatuko dute nahi duenarentzat.

Sagarrak eta Bizkaiko Ekologistak Martxan taldeek materia organikoa konpost bihurtzeko tratamenduari buruzko erakusketa antolatu dute San Migelgo eta Basauriko jaietan. Hain zuzen, irailaren 27an Garbileku kalean eta urriaren 12an San Isidro plazan, 10:00etatik aurrera.

Era berean, 13:00etan “Konpostaren abentura” txotxongilo-emanaldia izango da haurrei zuzenduta eta goiz osoan zehar karpa bat jarriko dute, “nahi duen orori konposta eta informazioa emateko“, diote antolatzaileek.

KONPOSTA BALIABIDE GISA

Hona hemen Sagarrak eta Ekologistak Martxan taldeen aldarrikapena:

Zabor-poltsaren %40 inguru materia organikoa da, tratamendua behar duena konpost bihurtzeko. Hain zuzen ere, konpostajea hondakinak kudeatzeko sistemarik sostengarriena, osasungarriena eta Europak nahiz Estatuak ezarritako balio-hierarkia hobekien betetzen duena da. Konponbidearen abiapuntua materia organikoa etxean bertan banatzean datza, hondakinak egokiro kudeatzeko eta berreskuratzeko abiapuntu praktikoa.

Kanpaina honen xedea sentsibilizazioa areagotzea da, herritarrak arazo honetaz ohar daitezen eta materia organikoaren bilketa selektiboa egiteko programetan aktiboki parte har dezaten.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak