→Basauri

Kontrol eta zaintza neurriak aplikatuko ditu Basauriko Udalak udal-igerilekuetan

basauri artunduaga igerilekuak

Orden publikoa asaldatu edota araudia behin eta berriro hausteak udal igerilekuetatik kanporatzea dakar, baita bertara sartzea debekatzea ere.

Artunduagako udal-igerilekuetan kontrol eta zaintza neurriak aplikatuko ditu Basauriko Udalak. Udal arduradunek adierazi dutenez, ordena publikoa asaldatu edota instalazioetako araudia behin eta berriro hausten duten erabiltzaileak kanporatuak izango dira berehala, eta debekatu egingo zaie bertara sartzea. Gainera, espedientea irekiko diote arau-hausleari, gehienez ere hiru hilabetez luza daitekeena.

Horrez gain, Udaltzaingoak instalazioetatik erronda egiten jarraituko du eta kiroldegiko mantentze-lanetarako langileekin eta sorosleekin elkarlanean arituko da, neurri hauek bete daitezela bermatzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak