→Arrigorriaga

Kopako finala ikusteko pantaila erraldoiak jarriko dituzte Hego Uribeko udalerrietan

basauri athletic kopa finala zozketa 2015

Basauriko, Galdakaoko, Arrigorriagako, Etxebarriko eta Ugaoko Udalek Athletic Clubek eta FC Barcelonak jokatuko duten Errege Kopako finalaren partida ikusteko pantaila erraldoiak ipiniko dituzte.

Basauriko Udalaren kasuan, pantaila erraldoia Bizkotxalde parkean kokatzea aurreikusten dute, baina eguraldi txarra egitekotan pantaila Solobarria plazako karpan ipiniko dute. Maiatzaren 29an 18:00etatik 20:00etara finalerako osagarrien tailerra antolatu du Udalak eta Zirt Zart gazte bulegoak San Migelgo Taberna Nagusian.

Galdakaon jarduera-programa zabala prestatu du Udalak maiatzaren 30erako: puzgarriak, kale animazioa, paellada, kontzertua eta norgehiagokaren emanaldia. Puzgarriak Lehendakari Agirre, Santi Brouard, Gipuzkoa eta Arlo Baltza kaleetan kokatuko dituzte 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Kontzertua 19:00etan hasiko da Iturriondo plazan eta bertan 21:30etatik aurrera partidaren zuzeneko emankizuna emango dute.

Arrigorriagaren kasuan pantaila erraldoia udal kiroldegiko kantxa estalian kokatuko du Udalak. Egunean zehar, udaletxe plazan gaztetxoentzako ludoteka eta puzgarriak, txistorrada eta disko-festa antolatu ditu Adecka Merkatarien Elkarteak.

Etxebarriko Udalak frontoian jarriko du pantaila erraldoia. Ateak 20:30ean irekiko dira. Kultura eta Kirol Sailak adierazi duenez, ez da txartelik behar frontoian sartzeko, baina edukiera kontrolatuko dute. Ugaon herriko plazan kokatuko dute pantaila eta euria eginez gero, Gernika plazako frontoian jarriko dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak