→Basauri

Kopako finalerako bi sarrera zozketatuko ditu Basauriko Udalak

basauri athletic kopa finala zozketa 2015

Athletic Club eta FC Barcelona taldeen arteko partidua maiatzaren 30ean izango da. Zozketan parte hartzeko epea zabalik egongo da maiatzaren 15etik 21era bitartean.

Basauriko Udalak 2015eko Kopako finalerako bi sarrera zozketatuko ditu, Athletic Clubek banatuta. Horretarako udal webgunean egongo da eskuragarri online betetzeko inprimakia maiatzaren 15etik 21ra bitartean (12:00ak arte). Finala maiatzaren 30ean ospatuko da Bartzelonan.

Basaurin erroldatuta egotea da zozketan parte hartzeko baldintza bakarra. Horrez gain, NAN zenbakia eta kontakturen bat erraztu behar ditu interesatuak. Erregistroa behin gauzatuta, parte hartzaileak inskripzio-zenbakia jasoko du. Zozketa maiatzaren 22an 12:00etan izango da udaletxeko Areto Nagusian, Udaleko idazkaritza langileen ordezkariren bat bertan egongo delarik.

PANTAILA ERRALDOIA MAIATZAREN 30EAN

Basauriko Udalak pantaila erraldoia ipiniko du Bizkotxalde parkean maiatzaren 30ean, basauriarrek herrian bertan partiduaz gozatzeko. Eguraldi txarra egitekotan, pantaila Solobarria plazako karpan kokatuko dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak