→Arrigorriaga

Korrika 19ko arropa eta ‘Korrika Laguntzailea’ PINa salgai dira AEKn

korrika arropa salgai 2014

Joan den aza­roaren 6an aurkeztu du AEKk 19. Korrika, eta hainbat eki­men jarri du abian euskararen aldeko lasterketa erraldoiari laguntzeko.

Tartean, Korrika arropa salgai dute AEKren edozein euskaltegitan: ume zein hel­duentzako, neurri eta kolore guztietako elastikoak, izerdita­koak, motxilak, kapelak eta le­pokoak. Laguntza hauek ezin­bestekoak direla dio AEKk, hizkuntzaren alde lanean ja­rraitzeko.

‘Korrika Laguntzailea’ iza­teko PINa salgai dute aurten ere. 12 euroren truke, Korri­karen laguntzaile izan eta ha­maika deskontu daude Euskal Herriko hainbat komertziotan, baita Durangoko Azokan ere. Izan ere, aurtengo omendua Azoka bera izango denez, ohi baino beherapen handiagoak izango dira postu gehiene­tan. AEKrekin harremanetan jartzeko Basauriko Bolintxu, Galdakaoko Barandiaran eta Arrigorriagako euskaltegietara hurbil zaitezke.

free porn sites
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak