→Basauri

Korrikaren aldeko bertso afaria martxoaren 27an Txarraska Gaztetxean

basauri korrika bertso afaria txarraska 2015

Jon Martinez eta Aitor Arrutia bertsolariak izango dira. Ekitaldia 21:30ean hasiko da Basauriko Txarraska Gaztetxean. Sarrerak salgai daude 6 euroren truke.

Korrika 19aren pausoak somatzen hasi gara dagoeneko Hego Uribe eskualdean. Euskararen aldeko lasterketarekin bat egiteko hainbat ekitaldi antolatu dira eta horren adibide Basaurin ospatuko den Bertso afaria dugu. Hitzordua martxoaren 27an izango da 21:30ean Txarraska Gaztetxean eta bertsolari gonbidatuak Jon Martinez eta Aitor Arrutia izango dira.

Ticketak 6 euroren truke salgai daude Nerbioi, Ilargi, Zutarri eta Urduña tabernetan, baita Bolintxu AEK euskaltegian ere.

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak