→Basauri

Kotxe batek su hartu du Basauriko Katalunia kalean

Kotxe batek su hartu du Basaurin

Suhiltzaileak bertaratu eta sutea itzali dute. Udaltzaingoak eta ertzaintza ere bertan izan dira kaleak mozteko.

Kotxe batek su hartu du Basauriko Katalunia kalean 20:30ak aldera. Suhiltzaileak bertaratu eta sutea itzali dute. Udaltzaingoak eta ertzaintza ere bertan izan dira kaleak mozteko. Izan ere, herriko errepide sarrera batetik gertu geratu da ezbeharra, trafiko handiko gunea eta auzotarrentzat igarobide.

Ezbeharra zerk eragin duen aztertzen ari da Ertzaintza. Zehazki, Katalunia kaleak Lehendakari Agirre kalearekin bat egiten duen tokian gertatu da.

Kotxe batek su hartu du Basaurin

Kotxe batek su hartu du Basaurin

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak