→Basauri

Langile batek erredura larriak jasan ditu Basauriko Iramendi taberna zaharreko obretan

Lan istripua gertatu da Basauriko Begoñako Andra Mari kalean egiten diren obra batean. Bertan lanean ari diren larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, langile bat erredurekin artatu behar izan dute.

Larrialdi zerbitzuak ezebaharra gertatu den tokian ari dira lanean / Geuria

Lan istripua gertatu da 11:30ak aldera Basauriko Begoñako Andra Mari kalean egiten ari diren obra batean. Larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, langile bat erredura handiekin artatu behar izan dute tokian bertan eta ondoren Gurutzetako Ospitalera eraman dute gizonezkoa.

Iramendi taberna zenaren lokalean lanetan ari dira bertan Bertiz okindegia izango dena irekitzeko. Saltokia eraberritzeko lanetan ari zirela gertatu da ezbeharra. Informazio gehiago lortu ahala albistea eguneratuko dugu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak