→Basauri

Lara Izagirre zuzendari euskaldunak ‘Un Otoño sin Berlin’ filma aurkeztuko du Social Antzokian

Martxoaren 3an, ostegunez, proiektatuko dute ‘Un Otoño sin Berlin’ euskal filma Basauriko Social Antzokian. Bi pase antolatu dituzte -19:30etan eta 22:00etan- eta bertan Lara Izagirre zuzendari zornotzarra eta Itziar Ituño aktorea egongo dira. Basauriarrak ere ‘Un Otoño sin Berlin’ pelikulan parte hartu du.

2016KO GOYA SARIDUNA 

Otsailaren 7an ospatu zen Goya Sarien jaialdia. Bertan, Irene Escolarrek Errebelazio Aktore Onenaren Saria jaso zuen, Lara Izagirrek zuzendutako ‘Un Otoño sin Berlín’ pelikulan egiten duen lanarengatik. Escolar Izagirreren lehen film luzearen protagonista da, Gariza Films-ek eta ETBk ekoiztu dutena.

Aurten Goya Sariren bat jaso duen Euskadiko film luze bakarra da Lara Izagirrerena. 2015ean Loreak filma pelikula onenaren eta musika onenaren saria jasotzeko proposatu zuten, baina ez zuen garaikurrik jaso.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak