→Basauri

Sarean irratsaioa gidatuko du Leire Palacios basauriarrak Euskadi Irratian

basauri leire palacios 2017 sarean euskadi irratia

Kultura eta musikaz arituko da, besteak beste, igandero Euskadi Irratian Leire Palacios kazetari basauriarra. Sarean PuntuEUS Fundazioaren ekimena da.

Kultura eta musikaz arituko da, besteak beste, igandero Euskadi Irratian Leire Palacios kazetari basauriarra. Sarean PuntuEUS Fundazioaren ekimena da

Leire Palacios basauriarrak irratsaio berria gidatuko du Euskadi Irratian uztailaren 9tik aurrera. Irratsaioak Sarean du izena eta igandero entzugai izango da 15:00etatik 16:00etara. Hala nola, musikaz, literaturaz, kirolaz, feminismoaz edota kulturaz arituko da Palacios eta astero gonbidatu bat ekarriko du. Esate baterako, hilaren 9an Harkaitz Cano idazlea izango da. Literatura ez sortzaileaz eta literatura egiteko teknologiaz galdegingo diote.

Sarean irratsaioa PuntuEUS Fundazioak eta Euskadi Irratiak elkarlanean sortu dute eta Euskaltelen laguntza du.

SAREAN.EUS-ETIK IRRATIRA

Sarean irratsaioak abiapuntua du sarean.eus webgunean. Atari horren helburua da informatzea, entretenitzea, kultura teknologikoa euskaraz sustatzea eta bertako erreferenteak sortzea. Horretarako hainbat kolaboratzailek hartzen dute parte. Tartean, Joxe Rojas etxebarritarra.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak