→Basauri

LGTBI+ kolektiboen eskubideen aldeko ekintzak, Basaurin

Ekainaren 28an Sexu Askapenerako Eguna ospatzen da nazioartean. Horren harira, Basauriko Udaleko Berdintasun Atalak eta Sexu Informazio Bulegoak egitaraua antolatu du ekainaren 12tik aurrera. Besteak beste, erakusketa, argazki ekintza tailerra, laburmetrai baten proiekzioa eta desira tailerra prestatu dituzte Marienea Basauriko Emakumeen Etxean.

EKAINAK 28 – EGITARAUA

Ekainak 12-15. “El Burdel de Lola” erakusketa

Ekainak 14+21. Argazki ekintza tailerra (Artista: Silvia Ayerra). 17:30-20:00. Aniztasun sexuala plazaratzeko argazkiak. Izen-emateak: sexune@gmail.com helbide elektronikoan edo 900 101 709 telefonoan.

Ekainak 15. 19:00. “Das Phallometer” laburmetraiaren proiekzioa

Ekainak 29. 19:00-21:00. Desira tailerra. Tokotuboca Konpainia: “Las fuerzas del yoni” antzerkia

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak