→Basauri

LOMCEren inguruko hitzaldia antolatu du EH Bilduk Basaurin

basauri arizko ikastola lomce elkarretaratzea 2015 otsaila

LOMCE legeari buruzko hitzaldia antolatu du EH Bildu alderdi politikoak Basaurin. Hitzordua ekainaren 14ean da, 19:00etan, Benta plazan.

LOMCE legeari buruzko hitzaldia antolatu du EH Bildu alderdi politikoak Basaurin. Hitzordua ekainaren 14ean da, 19:00etan, Benta plazan. Hantxe azalduko dituzte legeak dakartzan aldaketak, ikastetxeen har dezaketen jarrera eta, alderdiaren ustetan, zeintzuk diren aterabideak.

Joan den maiatzean LOMCEri ezetz esan zioten herriko ikastetxe gehienek, zehazki, eskola publiko guztiek eta itunpeko eskola batek. Legeak dakarren aldaketetako bat da Lehen Hezkuntzako 3. mailan froga bat egin behar izatea. Horri uko egin diote Basauriko eskolek.

Iazko martxoan legearea ez aplikatzeko mugimenduak hasi zituzten Arizko ikastolan: elkarretaratzeak deitu zituzten eta 300 sinadura bildu zituzte egun gutxitan. Geuria egunkariak argitaratutako ‘LOMCEtik haratago‘ iritzi artikulua.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak