→Basauri

Loreak, Goya sarietako film onenaren kategoriarako izendatu dute

basauri loreak ituño garaño 2014 3

Itziar Ituño aktore basauriarra hautagaia zen bi kategoriatan, baina Zinema Akademiak ez du azkenean aukeratu. Film euskaldunak musikarik originalaren saria ere eskura dezake.

Espainiako Zinema Akademiak gaur argitaratu du zein film lehiatuko diren Goya sarietako 29. edizioan. Horien artean, Loreak pelikula euskaldunak film onenaren Goya sarirako izendatu dute. ‘El Niño’, ‘La isla mínima’, ‘Magical Girl’ eta ‘Relatos Salvajes’ dira kategoria bereko beste hautagaiak. Era berean, musika original onenaren sariaren kategorian ere izendatu dute Loreak, Pascal Gaigneren akordeei esker.

Itziar Ituño aktore basauriarra pelikularen protagonistetako bat da, Nagore Aranburu, Itziar Aizpuru eta Josean Bengoetxearekin batera, besteak beste. Ituño Goya sarietako bi kategoriatan hautagaia zen: aktore hoberenaren saria ‘Loreak’ filmaren bitartez eta bigarren aktore onenaren saria ‘Lasa eta Zabala’ pelikularengatik. Hala ere, Akademiak ez du azkenengo hautagaitzetan sartu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak