→Basauri

Los Coronas, Freedonia eta The Weapons, martxoaren 27an MAZ Basauriren aurkezpen jaian

basauri maz aurkezpen jaia 2015

MAZ Basauri motorrak berotzen hasi da eta dagoeneko aurkezpen jaia an­tolatu du. Hitzordua martxoaren 27an, ostiralean, Social Antzokian. Bertan rockaren eta musika beltzaren bar­nean korronte ezberdinak ordezka­tzen dituzten hiru talde ariko dira: Los Coronas, Freedonia eta The Weapons, baita Dino Velver Pinchadiscos, ere gauari amaiera egiteko.

Laugarren edizio honetan ere, MAZ Basaurik prezio merkeen aldeko apustua egingo du, bai Social Antzo­kiko kontzertuen sarreretan, baita an­tzokiko barrako edarien salneurrian ere. Aldez aurretik erosiz gero, aurkez­pen jairako sarrerak 8 euroren truke eskura daitezke, eta 10 euroren truke, egunean bertan erosita. BBK Multizer­bitzu kutxazainak, kutxabank.es, so­cialantzokia.com eta Social Antzokiko txarteldegiak (astelehenetik igandera arratsaldeko bostak eta gaueko bede­ratziak bitartean) dira salmenta tokiak.

8.500 LAGUN HIRU URTETAN

MAZ Basauri Udalak eta Social Antzo­kiak sustatutako jaialdia da. Aurreko hiru edizioetan guztira 8.500 lagun bildu ditu eta antzokiko sarrerak behin baino gehiagotan agortu izan ditu. Gainera, jaialdiak Basauri musi­ka erreferente moduan kokatu du eta herriko ostalaritza eta bizitza kulturala eta komertziala bultzatu ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak