→Basauri

Marga Dread reggaelari ezaguna Basauriko Roots Parkean arituko da abenduaren 26an

Orain dela sei urte reggae musika estiloa Basaurira heldu zen eta egun, ezinbesteko jarduera bihurtu da Roots Parkearen eskutik.

Musica Contra el Racismo elkarteak eta Basauriko Zirt Zart Gazte Bulegoak antolatzen dute Roots Parkea eta aurtengo kartela honakoek osatuko dute: Marga, Roberto Sanchez, Charles Chop Cooper, Thunder Clap Sound System, Salda Dago eta Eztandub.

Kontzertuak abenduaren 26an izango dira, 20:00etatik aurrera Basauriko Basozelai Gizarte Etxean. Sarrera 7 eurotan egongo da salgai, kontsumizio bat barne.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak