→Basauri

Mari Luz Esteban basauriarrak ‘Feminismoa eta politikaren eraldaketak’ saiakera argitaratu du

Mari Luz Esteban (Burgos, 1959) antropologoak saiakera berria argitaratu du aurten: ‘Feminismoa eta politikaren eraldaketak’ (Lisipe 2, 2017). Editore lanetan izan da Jule Goikoetxea ikerlaria.

Saiakerak 120 orrialde ditu eta poltika feminista du ardatz: “Politika berrasmatzen ari gara? Nolakoa da egungo mugimendu feminista? Zein izan da azken hamarkadetan ezagutza sortzeko eta zirkularazteko erabili den metodologia nagusia feminismoan? Nola iristen da egun gizartera edo beste gune batzuetara, gune feministetan sortutako ezagutza? Zeintzuk dira politika (feminista) baten arrakasta bermatzen duten ahalmenak edo trebetasunak? Noraino dira bateragarriak erreforma eta haustura?” dira saiakeran aurki daitezkeen galderak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak