→Basauri

Euskal kantak feminismotik abiatuta eraldatuko dituzte gaur Marienean

‘Haika neska, jaietarako presta’ tailerra antolatu du Marienea Basauriko Emakumeen Etxeko Euskara Batzordeak. Jarduera honen helburua izango da euskal abesti tradizionalak eraldatzea “feminismotik abiatuta”. Era berean, gaur egungo abestiak ere berreskuratuko dituzte. Basauriko jaietan, lonjaz lonja ibilalditxoa egingo dute eraldatu dituzten abestiak kantatuz.

Ekintza hau doakoa da eta bi saio izango ditu: urriaren 5ean eta 14an, 19:00etatik 21:00etara. Aholkularia Aintzane Camara izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak